XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...): Amodioa da gizon eta emaztearen arteko batasun osoa.

Bainan gizonak ez dezake eman emaiten ahal duen guzia emazteari, emazteak ez dezake suntsi bere izaitea gizonarenaren baithan, bakarrik daudeno elgarrekin eta beren arteko atseginak baizik ez darabiltzatelarik gogoan.

Beren odoletik sortzen dituzten haurrek deiete bakarrik emaiten gizon eta emazteari, - ala gorputzez, ala gogoz, ala bihotzez bat egiteari darraion gozo neurririk gabea.

Jende cheheak, adimenduak manatzen dakonari gu ez bezala jarraikitzen ohi baita, halaber guk baino chuchenkiago badaki egia hori.

Zori onez badaki eta jarraikitzen zako!.

Bertzenaz, zer atsegin luke lur hunek harentzat?.

Nola lagozke bertzela chutik erresumak?.

Behazue Eskualdunen artean zer agitzen den.

Mutiko, neskatoak; goizik; ezkontzen dire, haur danik hautaturik; elgar, beren baitharikako bat bertzearen alderat zaukaten su hartan.

Ez dautzuet deusik erranen elgarretaratzeko hartzen dituzten bideez: auzapeza ezarriz ararteko, haren aitzinean zin eginez, halaber apezaren oinetan, hunen othoitzen gerizan orozbat jartzen direlarik, emaiten diote sartzera doazin sailari halako zerbeit garbi eta azkar, bertze deusek eman ez lezokena.